Skip to main content

LabVIEW tutorial

 

 
LabVIEW programazio hizkuntza gelan erabiltzen dugu eta urtero ikasle ugarik bere lehenengo pausoak ematen dituzte gurekin. Garai batean tutorial onak zeuden Interneten, baina azken aldian tutorial on bat izatea faltan botatzen genuen eta hementxe gatoz gurearekin!

LabVIEW programazio hizkuntzak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako hainbat irakasgaitan bidelagun izan dugu gutxienez hogei urtez. Bere alde onak eta txarrak ditu, tresna guztiek bezala. Tutorial honetan erabiltzen ikasteko ariketatxo batzuk proposatuko ditugu.

Ez ditugu azalduko hemen LabVIEWren oinarriak, gelan azaltzen ditugulako, baina funtsean LabVIEWko programek aurreko panela eta bloke diagram dute. Aurreko panelean kontrol eta erakusleak daude, erabiltzaileak aplikazioarekin elkarreragiteko. Diagrama blokean, gure ideiak gauzatzen dituzten funtzio blokeak eta kableak ditugu.

Gelan landutakoari jarraipena emateko, ariketatxo bat egitea proposatzen dugu: bigarren ordenako ekuazioak ebazteko programa egingo dugu.

Aurreko paneletik hasiko gara: hiru kontrol jarraiko ditugu, hiru zenbaki erreal sartu ahal izateko.


Gero bi erakusle jarriko ditugu, emaitzak erakusteko:

 Eta gero diagrama blokean bloke aritmetikoak erabiliko ditugu formula ebazteko:

Dena prest dagoenean, Run geziari emanez gero programa probatu ahalko duzu:

Ariketaren ebazpena ikusi nahi baduzu, ondorengo estekan eskuratu dezakezu.

https://ehubox.ehu.eus/s/raRptM5PbafQiAp

Eta beti bezala, zure galderak eta oharrak ongi etorriak dira!




Popular posts from this blog

IndiPi

  [Updated 2026/07/28] We are glad to present our latest development, that comes to replace our previous laboratory equipment: IndiPI! A development board created specifically for teaching Industrial Information Technology and physical computing. In short, it is a Raspberry PI 5... and much more! And we have updated and published everything you need to create your own kit.

myRIO-library Python library

  Our myRIO device is very interesting and we've done a number of complementary projects with it, in addition to our lab work. Anyway, even though we like LabVIEW, we wanted it to be programmed with Python... and we did it!

Badges in Industrial IT: what are they for?

  We use badges and extra points for rewarding students in our course. Sometimes, students ask us "what are badges for?". Here we will try to explain their use. Let's go!